Hasiera / Konpromezuak

Konpromezuak

Parte-hartze publikoa

INELFE interesa duen biztanleria jakinaren gainean mantentzeaz arduratzen da, ahalik eta modu gardenean. Interkonexio-proiektuak lurraldeko eragile guztiekin kontsultatzen dira; izan ere, biztanleriak proiektuaren prestakuntza-fase ezberdinetan parte hartzen du. Kontsulta egiteko prozedurak desberdinak dira herrialde bakoitzean. Horregatik, Estatu bakoitzak azpiegitura elektrikoen arloan ezarri dituen prozedura propioak jarraituz bideratzen eta baimentzen ditu proiektuak. INELFEk fase ezberdinen eta proiektuen egoeraren berri ematen du bere webgunearen bidez.

Ingurunearekiko errespetua

INELFEk proiektuaren fase guztietan ingurunea errespetatzeko konpromisoa du. Hala, ingurumen-kontuak proiektuaren diseinuan sartzen dira, aldagai tekniko edo finantzarioak bezala, ingurumen-azterketa ugaritan oinarrituta.

Horren asmoa da proiektuarekin lotutako funtsezko erabakiek (hala nola proiektuaren izaera, teknologien hautaketa, trazaduraren hautaketa eta lan-teknikak) ingurumen-inpakturik ez eragitea. Fase hau oso garrantzitsua da, eta proiektuek ingurumenean duten inpaktua minimizatzeko gainerako ekintzen aurretik dator. Azkenik, beharrezkoa bada, hondar-eraginak konpentsatuko dira, neurri zuzentzaileak eta prebentziozkoak ezarri ondoren.

Tokiko eraginak

INELFEren proiektuek zeharkatzen dituzten lurraldeetan integratzen dira. INELFEk lurralde horien ospean laguntzen du, hainbat kultura-, kirol- eta komunitate-ekitalditan laguntzen baitu. Ekonomiari dagokionez, INELFEk, obra lan osagarrientzako, tokiko enpresen kontratazioa lehenesten du eta pertsona desgaituen laneratzea sustatzen du.
UE

Argitalpen honetan egilearen iritziak soilik islatzen dira. Europako Batzordea ez da erantzule izango argitalpen honetako informazioari eman dakiokeen ezein erabilerari dagokiolarik.

© Inelfe (INterconexión ELéctrica Francia - España), INELFE SAS. Tour Initiale, 1 terrasse Bellini TSA 41 000. 92 919 Puteaux la Défense Cedex