Hasiera / Onurak

Onurak

Europarako energia-sare interkonektatuta ezinbestekoa da Europako energiaren segurtasuna eta lehiakortasuna nagusi izateko, baita Europar Batasunak hartu dituen konpromisoak behar bezala lortzeko ere, ikatzaren erabilera murrizteari eta klima-aldaketako helburuak erdiesteari dagokionez. Interkonektatutako sare batek Energiaren Batasunaren xede bat lortzen lagunduko du: Europar Batasun osoan hazkundearekin eta enpleguarekin bateragarria den energia eskuragarria, segurua eta jasangarria dagoela bermatu, hain zuzen ere.

Hornikuntzaren ziurtasuna

Interkonektoreei esker, herrialde jakin batek, behar duenean, elektrizitatea inporta dezake beste herrialde batetik, besteak beste kontsumoa handia denean edo arazo teknikoren bat nagusitzen denean.

Elektrizitate-sistemak zenbat eta sarera konektatuago eta interkonektatuago, orduan eta egonkorrago. Izan ere, interkonexioak hornikuntzaren ziurtasuna lortzeko funtsezkoak dira: horiei esker, herrialdeek elkarri laguntzen diote muturreko egoeretan kaltegarriak izan daitezkeen egoera klimatikoei modu seguru eta eraginkorrean aurre egiten lagunduz, jarduera ekonomikorako eta biztanleriarentzako edozein ondorio saihestu edota txikiagotu dezaten.

Adibidez, duela gutxi Frantzia eta Kataluniaren arteko HVDC interkonexioari esker Gironako elektrizitate-sistema berreskuratu ahal izan zen, 2020ko urtarrilean Gloria ekaitzak eragindako jazoera larriak pairatu ondoren. Hornikuntza azkar ordezkatu zen modu kontrolatu eta seguruan.

Beste adibide bat honako hau daukagu: urtarrilaren 20an, astelehena, Espainiak Frantziatik 1.800 MW inportatu zituen, 1,8 milioi etxeren kontsumoaren baliokidea, hain zuzen ere.

Europako merkatu elektrikoa

Estatuetako sareak konektatuz, energia berriztagarriek Europan zehar zirkulatuko dute, eta Europako kontsumitzaileen esku egongo dira.

Oso sistema interkonektatuari esker, Ipar itsasoan sortzen den haizearen energia edo Europako hegoaldean ekoizten den eguzkiaren energia Europako herritar guztiei eramateko aukera dago. Horrez gain, interkonexioek instalatutako ahalmenaren guztizko baldintzak murrizten dituzte, lurralde zabalagotik ateratako energia berriztagarrien laguntza naturalaz baliatuz: baliteke leku bakar batean eguzkirik ez egotea haizeak beste leku batean jotzen duen bitartean, eta alderantziz.

Interkonexioaren ahalmena gora egiten duenean, herrialde batek modu seguruan beregana dezakeen energia-iturri berriztagarrietako energia-kopurua maximizatu egiten da. Izan ere, dagokion sistemak behar ez duen sortutako energia berriztagarria ondoko sistemetara bidal daiteke, alferrik galdu beharrean.

Energia berriztagarriak funtsezkoak dira energia-iragatea eta Europako ikatzik gabeko ekonomia aurrera eramateko; bakarrik izango da posible elektrizitate-sistemaren esparruan energia garbiaren erabilera handiagotzen badugu.

ENTSO-e sareak 2018. urtean argitaratu zuen “Hamar urteko garapen-plana” dokumentuan zehazten denaren arabera, Bizkaiko golkoaren proiektuari esker energia berriztagarrietatik 1.146.440 MWh/urtetik 4.182.210 MWh/urtera bereganatu ahal izango dira 2030ean, kontuan izan diren 3 balizko egoera aztertuz gero. Bizkaiko golkoaren proiekturik gabe, energia mugatu eta, ondorioz, alferrik galduko da.
*Informazio gehiagoren zain.

Europako barneko elektrizitate-merkatua

Interkonexioei esker, Europan zehar zirkulatuko duen elektrizitaterik merkeena lortuko da, eta hori kontsumitzaileentzat onuragarria izango da.

Europar Batasuna nahiko interkonektatuta dagoen barneko energia-merkatua garatzearen alde agertu da, energia kide guztien artean mugarik gabe zirkula dadin beste eremu batzuetan ezarri diren konexioen moduan, besteak beste, telekomunikazio- eta garraio-sareak edo merkataritza-trukeak. Horri buruz, interkonexioei esker kideen arteko energiaren merkataritza-trukeak areagotzen lagunduko da, herrialdeetako merkatuak garaituz eta, horrela, egiazko barneko energia-merkatua eraikiz.

Hornikuntzaren ziurtasuna bermatzeko erabiltzen ez den soberako ahalmenari probetxua ateratzean, elektrizitatearen merkataritza-trukeak egunero antolatuko dira herrialdeen elektrizitate-sorkuntzaren aldea modu eraginkorrean aprobetxatzeko. Interkonexioak, besteak beste, herrialde bakoitzaren eskariaren goieneko uneei (arratsaldeko 7ak Frantzian eta arratsaldeko 9ak Espainian) erantzuteko beharrezkoak diren instalazioen beharra murriztuko du, eta sorkuntzaren kostuak murriztuko ditu.

Interkonektatutako energia-sarea ezinbestekoa da Europar Batasunak 2030. urterako ezarri dituen klima- eta energia-helburuak lortzeko.

Europar Batasuneko Horizonte 2030 proiektuaren klima eta energiari lotutako oinarri nagusiek jarraian datozen xedeak biltzen dituzte:

  • Energia berriztagarrien erabilera bultzatu barneko energia-iturritzat, energiaren mendekotasuna murriztuz. Horri buruz, Europar Batasunak energia berriztagarriek azkeneko kontsumoaren % 32a osatu behar dutela ezarri du, eta helburu loteslea da (gainera, gehitutako klausulak dioenez, 2023an berriz aztertu daiteke eta gorako ehunekoa ezar daiteke).
  • Berotegi-efektuko gas-isurpenak murriztu (gutxienez % 40an, 1990eko mailak kontuan hartuta). Helburu lotesle honek Europar Batasunari neutraltasun klimatikoan oinarritutako ekonomia lortzen lagunduko dio, baita Parisko Hitzarmenean hartutako konpromisoak betetzen ere. Europar Batasuneko “Itun Berdearen” esparruan, Europako Batzordeak xede hau gutxienez % 50era igotzeko asmoa dauka, eta % 55eko bidean jarri nahi du modu erantzulean.
  • Europar Batasun osoak, 2030. urterako, % 32,5eko hobekuntza lortu behar du energia-eraginkortasunari dagokionez, eta klausula batek 2023an berriz aztertu daitekeela eta gorako ehunekoa ezar daitekeela zehazten du (hasierako helburua, % 27ko hobekuntza 2020. urterako, 2018an aldatu zen).
  • Guztiz eraginkorra den eta interkonektatuta dagoen Energiaren Batasuna garatu, energia dibertsifikatzeko aukera izateko eta hornikuntzaren ziurtasuna bermatzeko.

Aipatutako helburuak erdiesteko, Europako erakundeak Iberiar penintsularen eta gainerako Europar Batasunaren arteko interkonexioen garapena bultzatzen eta politikoki babesten ari dira. Hori dela eta, 2002ko martxoan Bartzelonan ospatu zen Europako Kontseiluaren bileran kideei elektrizitate-interkonexioaren helburu zehatz batera iristeko beharra ezarri zitzaien: instalatutako ekoizpen-ahalmenaren % 10a gutxienez, 2020. urterako. Ondoren, 2014ko urriaren 23 eta 24an ospatu zen Europako Kontseiluaren bileran estatuburuek eta presidenteek Europako Kontseilura aldian-aldian guztiaren berri ematea eskatu zioten Europako Batzordeari, 2030. urterako % 15eko helburura iristeko, Batzordeak berak ezarri zuen moduan Azken bilera horien esparruan, 2014ko martxoan eta ekainean ospatu ziren Europako Kontseiluaren bileretan sortutako erabakiak gogorarazi zituzten, eta kide guztiek barneko energia-merkatuan guztiz parte hartzeko garrantzia azpimarratu egin zen. Gainera, helburu horiek Guztion Onurarako Proiektuen bitartez lortuko zirela ezarri zen1

Gainera, 2015eko martxoaren 4an Madrilen ospatu zen Frantziako, Portugalgo eta Espainiako estatuburuen eta presidenteen eta Europako Batzordearen eta Europako Inbertsioen Bankuaren ordezkarien arteko lehenengo interkonexioen goi-bileraren esparruan, alderdi guztiek “Madrilgo Deklarazioa” sinatu zuten. Horren helburu nagusia 2020. urtea baino lehen gutxienez % 10eko elektrizitate-interkonexio maila edukitzeko, eta ondoko urteetan zehar handitzeko, beharrezkoak diren ahalegin guztiak egiteko garrantzia berrestea izan zen2.

Beste alde batetik, 2018ko uztailaren 27an Lisboan ospatu zen bigarren energia-interkonexioaren goi-bileraren esparruan, Iberiar penintsulako elektrizitate-sistemaren eta gainerako barneko elektrizitate-merkatuaren artean Frantziaren bidez lotzeko beharrezkoak diren interkonexio guztiak garatzeko babesa nagusitu zen. Horretarako, “Lisboako Deklarazioa” sinatu egin zen; bertan, alderdiek “Energia Garbia Europako herritar guztientzat” Paketea eztabaidatzean sortu ziren ondorioen garrantzia aitortu zuten, interkonexioen gutxieneko helburuei eta Energia Batasunaren eta Jarduera Klimatikoaren Gobernantzari buruzko Erregelamenduari dagokienez. Horren esparruan,% 10eko eta % 15eko helburuak ezarri ziren, hurrenez hurren3.. Hala eta guztiz ere, interkonektore berri bakoitzak azterketa sozioekonomikoa eta kostuen eta onuren analisia jasan behar izango du, eta abian jarriko da bakarrik nagusi daitezkeen onurak kostuak baino handiagoak direnean.

 

1 http://data.consilium.europa.eu/doc/document/ST-169-2014-INIT/es/pdf.

2 https://www.lamoncloa.gob.es/presidente/actividades/Documents/2015/DECLARACI%C3%93N%20DE%20MADRID%20esp%20FINAL.pdf.

3 https://www.lamoncloa.gob.es/presidente/actividades/Documents/2018/Declaracion%20Lisboa_InterconexionesEnergeticas2.pdf.

UE

Argitalpen honetan egilearen iritziak soilik islatzen dira. Europako Batzordea ez da erantzule izango argitalpen honetako informazioari eman dakiokeen ezein erabilerari dagokiolarik.