400 km-ko
LUZERA DUEN INTERKONEXIOA
4 kable
2 LOTURA BAKOITZEKO
2 x 1.000 MW
GARRAIO-AHALMENA
5.000 MW arte igotzea
TRUKATZEKO AHALMENA
Hitzartzea
Arroilaren ezegonkortasuna aurkitu da
Ikerketa teknikoak eta ingurumen-ikerketak
Baimenak
Hornikuntza eta eraikuntza
Probak eta abian jarri
Herritarrek eta administrazioek jendaurrean jartzeko lehenengo aldian egindako arrazoibideen ondorioz jaso ziren iradokizunak biltzen ditu proiektuak.
Interkonexio berriak Frantziaren eta Espainiaren arteko trukatzeko ahalmena bikoizteko aukera emango du, bi sistema elektrikoak indartuz eta energia berriztagarrien integrazioan aurrera eginez, energia-trantsizioaren helburuekin bat.
Europako Batzordeak Batasunaren Onurarako Proiektu gisa katalogatu du interkonexioa eta Espainiako Gobernuaren 2021-2026 Plangintzan jasota dago.
Aurreproiektuak interesdunek partaidetza publikoko lehenengo fasean aurkeztu zituzten proposamenak hartuko ditu kontuan.
Interkonexio berriak energia berriztagarriaren integrazioa bultzatuko du, sistema elektrikoen eraginkortasuna eta lehiakortasuna handituko ditu, eta bi herrialdeen horniketa elektrikoaren eta Europako sistema elektrikoaren segurtasuna sendotuko du, deskarbonizazioaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren xedeak lortzeko.
Bizkaiko Golkoan zehar igaroko den Espainia eta Frantziaren arteko itsaspeko interkonexio elektrikoaren proiektua aurrera doa. Frantziako uretan, Capbreton-etik gertu, itsas hondoaren mugimenduak topatu eta gero, REE eta RTE sareek ikerketa gehigarriak burutu dituzte arroilaren inguruan beste ibilbide batzuk aurkitzeko, konponbide teknikorik egokiena erabaki nahian. Gaur egun, zenbait aukeraren bideragarritasuna aztertzen ari da, behin betiko konponbidea onartu baino lehen partaidetza publikoko tokiko prozesu bat antolatu ondoren. Une honetan, proiektuak bideratzeko bidea eta egutegia berrartuko ditu, hasiera batean aurreikusi ziren lanak jarraitzeko.
Gehiago irakurri
Aldi berean, Red Eléctrica de España ingurumenaren gaineko eragina aztertzeko ikerla-na eta Euskaditik lurperatuta igaroko den linearen ibilbideari dagozkion proiektu tek-nikoak egiteko bidean dago.
Lotura berriari esker, bi herrialdeen arteko energia elektrikoa trukatzeko gaitasuna handiagotuko da, eta Iberiar penintsularen mendekotasun energetikoa murriztu egin-go da.
Inelfek topaketa bat antolatu du Bruselan, HVDC kableen, estazio bihurtzaileen, itsaspeko kableen instalaziorako eta zulaketarako hornitzaileekin. Apirilaren 16tik 20ra ospatu zen, eta haren helburua Bizkaiko Golkoan barrena egingo den Espainia eta Frantziaren arteko interkonexio-proiektua azaltzea izan zen, baita hori egiteko formarik onena aurkitzeko informazioa trukatzea ere (teknologia, materialak, burutzeko prozesuak eta abar).
Gehiago irakurriHVDC kableak eta transformazio-estazioak Frantzia eta Espainia artean Bizkaiko Golkoan zehar egingo den interkonexio elektrikorako
Gehiago irakurriGabinetedeprensa@ree.es
rte-presse@rte-france.com
Idatzi hemen zure galdera. Aukeratu ondo galdera-mota; horrela, hobeto eta azkarrago erantzungo dizugu.
Interkonektatutako sare batek Energiaren Batasunaren xede bat lortzen lagunduko du: Europar Batasun osoan hazkundearekin eta enpleguarekin bateragarria den energia eskuragarria, segurua eta jasangarria dagoela bermatu, hain zuzen ere.
Europar Batasunak proiektuaren alde dago. Europar Batasuneko kideen arteko interkonexioak sustatzea Europar Batasunaren energia-politikaren oinarri bat da. Horiei esker, Europako kontsumitzaileek elektrizitate seguruagoa jasoko dute, salneurririk hoberenean. Horrez gain, interkonexioek energia berriztagarrien integrazioa areagotuko dute. Izan ere, Europar Batasunak Guztion Onurarako Proiektuen (PCI, ingelesez) laugarren zerrendan gehitu du proiektua1.
Espainia eta Frantziaren arteko interkonexio-ahalmena Europako herrialdeen artean txikienetako bat da, eta 2020. urterako zehaztu zen % 10eko interkonexio-jomuga baino askoz txikiagoa da.
1Laugarren PCI zerrenda Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2020ko martxoaren 11n.
Ez, dagoeneko eskuragai dauden lineen erabilera-tasa oso handia da, eta urteko ordu gehienetan beteta daude. Izan ere, azken hiru urteotan Espainia eta Frantziaren arteko muga elektrikoa orduen % 76a beteta egon da.
Aukera hori hoberena da goi-tentsioko (400 kV) aireko linea elektriko berriak sortzen saihesten delako horri esker. Dagoeneko daukagun sarea gehiago ez sendotzeko aukera eskaintzen digu.
Zergatik erabaki da itsaspeko linea bat egitea Bizkaiko Golkoan zehar?.
Izan ere, linea guztiz lurperatuta egongo da, lurrean zein itsasoan eta, horrez gain, linearen zati gehiena lurretik urrun jarriko da. Linearen hasierako eta amaierako puntuak konponbiderik hoberena direla erabaki zen, goi-tentsioko (400 kV) aireko linea elektriko berriak sortzen saihesten delako interkonexio bera eratzeko baita ondoko 400 kV-ko sarerako ere.
Hobeto ulertzeko, adibidez, Frantzian mugatik gertuago dagoen 400 kV-ko konexio-puntua aukeratuko bagenu (Atlantikoko Pirinioak, Landak), goi-tentsioko aireko linea elektriko berria beharrezkoa izan beharko litzateke Cubnezais-era iristeko. Izan ere, dagoeneko ditugun 400 kV-ko aireko lineak ez dira nahikoak energia gehigarriko 2000 MW igortzeko.
Bai, jakina; proiektuaren informazio eta partaidetza publikoko fasea 2017ko irailean hasi egin zen, Europako betekizunei jarraituz. Izan ere, prozesua Europan zeharreko edozein energia-azpiegituraren hasierako plangintzaren fasean egin behar dela ezartzen du horrek (Guztion Onurarako Proiektuetara aplikatutako 347/2013 Erregelamendua). Fasea 2018ko martxoaren 15ean amaitu zen.
Hona hemen informazio gehiago eskuratzeko esteka
Herrialde bakoitzak bere kontsulta-prozesua dauka, herrialdeko arauen arabera.
Hona hemen Frantziako kontsulta publikoko prozesuari buruzko informazioa.
Hona hemen Espainiako kontsulta publikoko prozesuari buruzko informazioa.
RTE eta REE erakundeek ahalik eta gardentasunik handiena bermatzen dute, herrialde bakoitzeko eta Europako legeriekin bat etorriz. Horri buruz, administrazio publikoek, erakundeek eta gizabanakoek arrazoibideak aurkez ditzakete edozein momentutan, baldin eta horretarako baimena badago. Arrazoibide guztiak aztertu eta erantzungo dira, eta ikuspuntu teknikotik eta ingurumenaren ikuspuntutik bideragarri eta egokitzat hartzen diren kontu guztiak proiektura gehitu egingo dira.
Proiektuari lotutako beharrezko informazio osoa, harremanetan jartzeko xehetasun guztiak edo kontsulta publikoetan parte hartzeko bide guztiak barne, gure webgunean aurki daitezke, www.inelfe.eu; proiektuaren taldearekin harremanetan jartzeko zenbait modu ere bai.
Aurreikusitako inbertsioa 1.750 milioi eurokoa da. Europar Batasunak 578 milioi euro emango dizkio proiektuari Connecting Europe Facility (CEF) programaren bidez; horietatik, 350 milioi Frantziari dagozkio, eta beste 228 milioi euro Espainiari dagozkio.
Espainiak diru-kopuru txikiagoa jasoko du proiektuak Frantziari baino onura gehiago ekarriko dizkiolako Espainiari, hau da, interkonexioaren onurak apur bat handiagoak izango dira Espainiako kontsumitzailearentzat.
Orain arte, hau da Europar Batasunak eskaini duen dirulaguntzarik oparoena guztion onurarako energia-proiektuen arloan.
RTE eta REE erakundeek inbertsioa berdin partekatuko dute: 875 milioi estatuko sarearen antolatzaile bakoitzeko.
Proiektua errentagarria da, Frantziako zein Espainiako arautzaileek ziurtatu dutenez. Ekar ditzakeen onurak kostua baino ugariagoak dira; izan ere, Europako sistema elektrikoa eraginkorragoa izango da, kostu txikiagoaren trukez.
Igorpen-sarea garatzeko ekintzen balorazio ekonomikoa kostuen eta onuren azterketarekin bat etorriz kalkulatu egin da. Horretarako, elektrizitate-sistemaren ikuspegi orokorra izan da kontuan eta, batez ere, azkeneko kontsumitzailearen ikuspegia.
Hori dela eta, igorpen-sarearen garapenak gizarterako ekar ditzakeen onurak kostuen eta onuren arteko proportzioa alderatuz, planak kontuan hartzen dituen egoerei lotuta, ebaluatuko dira, baita igorpen-sarearen esparruan ekintza bat edo zenbait ekintza burutzeak ekartzen dituen ondorioak eta garapenik ez burutzeak sor dezakeen egoera alderatuz ere.
Erabili egin den kostuen eta onuren metodologiaren oinarriak ENTSO-E sareak Europako Batzordeari aurkeztu zion dokumentuan jasotzen direnak dira, erregulazio berriaren garapenaren esparruan eta dagozkion prozeduren bidez.
Inbertsioaren zati bat elektrizitate-fakturatik aterako da, azpiegitura elektriko guztiekin gertatzen den bezala; beste zati bat Europako funtsetatik etorriko da. Lehen esan dugunez, proiektua errentagarria da eta onurak kostua baino ugariagoak dira; horri esker, sistema elektrikoak eraginkorragoak izango dira, eta energia merkeagoa errazago zirkulatzeko aukera emango du. Gaur inbertitu beharra dago etorkizunean energia garbiagoa izan dezagun.
Proiektuan erabiliko den kableak babes bat darama eta, beraz, ez da eremu elektromagnetikorik sortuko. Horrez gain, Frantzia eta Espainiaren arteko linea elektrikoa korronte zuzena eramaten duen linea izango da. Horregatik, eremu magnetikoaren ondorioak oraindik arinagoak izango dira estatikoa delako (0 Hz), hau da, Lurraren eremu magnetikoak dituen ezaugarri berdinak eta antzeko ondorioak dituelako.
Hortaz, etorkizuneko linea Europako atari guztien azpian egongo da eremu elektromagnetikoari dagokionez.
Oso eragin txikiak nagusituko dira. Linea Bizkaiko Golkoaren itsasoaren hondoan zein ibilbidearen lurrean lurperatuko da eta, beraz, ez da ikus-eraginik egongo. Interkonexioaren hasieran eta amaieran egongo diren estazio bihurtzaileak baino ez dira ikusiko. Hori kontuan izanda, aipatutako estazio bihurtzaileak dagoeneko dauden 400 kV-ko elektrizitate-azpiestazioetatik gertu eraikiko dira, eta zenbait ikerketa egiten ari gara paisaiarekin integraziorik hoberena lor dezagun.
Ekonomiaren ikuspuntutik, INELFE erakundeak kontratista handien azpikontratatzeko beharrak asetzeko tokiko konpainiak lortzen laguntzen du, arauek onartzen duten neurrian.
Gizartearen ikuspuntutik, INELFE erakundeak kontratuetan klausula sozialak gehituko ditu denbora luzez lanaren bila dabiltzan langileak gizarteratzeko.
Gainera, INELFE erakundeak burututako proiektuak eragina izaten duten tokietara moldatzen dira, eta erakundeak dagozkion eskualdeak nabarmentzen laguntzen du kultura, kirolak eta ekitaldi publikoak sustatuz.
Izan ere, lehenengo linea elektrikoa eraikitzeak, Pirinioetan zehar, eragin onuragarria izan du: Frantziarentzako finantza-onura zuzenak (Languedoc Roussillon eskualdearen maila administratiboraino iritsi egin zirenak) 37,8 milioi eurotan balioztatu dira; tokiko 95 pertsonak lan egin zuten proiektuaren fase guztietan zehar, 3 eta 36 hilabete bitarteko iraupenaz, agintari publikoen parte-hartzeari esker; hornitzaile batek 8 pertsona kontratatu egin ditu kontratu iraunkorrarekin, eta RTE erakundeak beste bat kontratatu du.