Hasiera / Lege-oharra

Lege-oharra

“COOKIE” ATALA:

INELFEk “Google Analytics” erabiltzen du, Google Inc.-ek Interneteko publikoa aztertzeko daukan zerbitzua, hain zuzen ere. Erabiltzaileei jakinarazten zaie cookie-ak automatikoki instala daitezkeela haien nabigatzaileetan webgunea erabiltzen dutenean. Cookie-bat INELFEren webgunearen erabilerari buruzko informazioa gordetzeko erabiltzen den data-bilduma da. Erabiltzailearen informazio hori INELFEk bakarrik erabiliko du.

INELFEk Google Analytics-ek bildutako informazioa estatistika anonimoak sortzeko bakarrik erabiltzen du. Informazio hori ez dago lotuta erabiltzaileen datu pertsonalekin.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie pantailaren beheko partean agertzen den mezuaren bidez. Cookie hauen data-bilketaren aurka ager daitezke golfedegascogne@inelfe.eu helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Zer dira cookie-ak?

Cookie bat web zerbitzari batek erabiltzailearen fitxategi sisteman idazten duen testu-fitxategi txiki bat da, […] erabiltzailearen aurreko jarduera jakinarazteko (Wikipedia).

Ez dira birus kaltegarriak, Internet zerbitzuen eskaintzan oinarrizko papera daukaten tresnak baizik. Besteak beste, erabiltzaileak Interneten nabigatzen duenean aukeratzen duen hizkuntzari buruzko informazioa eskaintzen dute, estatistikak biltzen dituzte webguneen errendimendua optimizatzeko, eta gure edukiak partekatzen dituzte erabiltzaileen sare sozialetan.

 Cookie-ei buruzko argibide gehiago:
Cookie-en gaineko azalpen-dokumentu teknikoa.
http://www.aboutcookies.org

Gure cookie-ak nola desaktibatu (edo beste webgunetako cookie-ak):  Internet-nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa alda dezakezu zure ordenagailuan instalatu diren cookie-ak onartzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.

 

“INFORMAZIO LEGALA” ATALA
Editorea

INELFE – Immeuble Window – 7C place du Dôme – 92073 Paris La Défense Cedex
golfedegascogne@inelfe.eu-
www.inelfe.eu

Tel.: 01 41 02 18 24

Merkataritza erregistroa: 509 270 070

Ostalaria

OWENTIS – Ozitem taldea
Akziodunen sozietate sinplifikatua (SAS) 95.370 €-ko kapitalarekin
Pariseko Merkataritza Erregistroa B 405 398 736
APE kodea: 6202A
BEZ zenbakia: FR35 405 398 736
Address: 132 à 190 Bd de Verdun – 92413 Courbevoie Cedex – Frantzia
Tel.: 01 41 99 11 44
http://www.owentis.com

Jabetza intelektuala

Webgunean aurki daitezkeen informazioa, datuak eta dokumentuak INELFErenak dira, edo erabilera-, ustiapen-, eta erreprodukzio-eskubideen mende daude.

Webgune hau copyright eta jabetza intelektualaren gaineko Frantziako eta Europako legeriek arautzen dute. Erreprodukzio-eskaerak (bereziki, dokumentu ikonografiko eta fotografikoenak) INELFEri edo Prentsa Kabineteari (Gabinete de Prensa) bidali behar zaizkie.

Webgunean agertzen diren INELFEren markak eta logotipoak babestuta daude. Marka eta logotipo horien erreprodukzioa edo irudikapena, osorik edo zati bat, eta bakarrik edo bestelako osagaiekin batera, zeharo debekatuta dago INELFEk aldez aurretik baimena eman ez badu. Ondorioz, erabiltzaileak erantzukizuna bere gain hartu beharko du, jabetza intelektualaren legeriaren arabera.

Erabilera-baldintzak

Webguneko zenbait orritan hauek aurkituko dituzu:

• PDF dokumentuak. Dokumentu hauek irakurtzeko, Acrobat Reader doako programa behar duzu. Acrobat helbide honetan deskarga dezakezu:  http://get.adobe.com/fr/reader.

• Flash animazioak. Horiek bistaratzeko, Adobe Flash Player doako plug-ina (10. bertsioa gutxienez) instalatuta izan behar duzu nabigatzailean. Plug-ina helbide honetan deskarga dezakezu: http://get.adobe.com/fr/flashplayer.

Erantzukizuna-baztertzea

Webgunearen editoreak ahal duen guztia egiten du gunean eta harekin zuzenean lotutako beste webguneetan eskaintzen den informazioa zehatza eta eguneratua izan dadin, baina ezin du bermatu informazioa osoa, zehatza, justua edota akatsik gabea denik.

Webgunearen editoreak guneko edukiak, edozein unetan eta aurretik abisatu gabe, zuzentzeko edo aldatzeko eskubidea beretzat gordetzen du.

Webgunearen editoreak gunean erabilgarri dagoen informazioari, gunean eskaintzen den informazioari edo gunearen bidez egindako galdera batengatik jasotako informazioari eman dakiokeen erabilerarekin lotuta egotzi dakiokeen erantzukizuna baztertzen du. Editorea ez da gunearen erabileratik edo haren inguruan gertatzen diren inolako kalte zuzen edota zeharkakoen erantzule izango. Oro har, webgunearen editorea guneari eman dakiokeen erabilerari lotutako erantzukizunetik salbuetsita dago.

Debekatuta dago informazioa hirugarrenen webguneetara eramaten edo guneak eskaintzen duen informazioa aldatzen saiatzea eta, halakoetan, webgunearen editoreak ekintza zibil zein penalak abiarazi ditzake.

Webgunearen editorea ez da ez hipertextuen ez webgunetik, zuzenean edo zeharka, erabilitako beste ezein elementu informatikoren erantzule izango, eta lotura bat existitzeak ez du esan nahiko erantzukizuna editorearena denik. Webgunearen editoreak ez ditu hirugarrenen guneak bermatzen, ez du haiekiko konpromisorik hartzen eta ez da guneetako edukien erantzule. Guztiz debekatuta dago webgunera bideratzen duen hiperesteka bat sortzea gunearen editorearen berariazko baimenik gabe.

Webgunearen editoreak ezin du bermatu eta ez du bermatzen gunea ostatatzen duen zerbitzariak birusik ez izatea, ezta gunetik edo hirugarrenen guneetatik deskarga daitezkeen fitxategiek birusik edota funtzionamendu-arazorik ez izatea. Internet bidez birusak transmititu daitekeenez, erabiltzaileei gomendatzen diegu haien ordenagailuak ordenagailuko osagaiak edo bertan biltegiratutako informazioa kaltetu ditzaketen intrusio eta arazo teknikoetatik babesteko neurriak hartzea. Nolanahi ere, ez webgunearen editorea ezta bere azpikontratatzaileak ere ez dira erabiltzailea gunean nabigatzen edo gunera konektatuta dagoenean gerta daitezkeen kalteen erantzule izango.

 

“DATU PERTSONALAK” ATALA:

Frantziako eta Europako legeriak datuen babesari eta pribatutasunari dagozkienez

1978ko urtarrilaren 6ko Frantziako Informazioaren Teknologiari eta Askatasunei buruzko Legeak (« Informatique et Liberté »), gaur egun indarrean dagoena, eta 2016ko apirilaren 27ko 2016/679/EU Arautegiak (“DBEO”) datu pertsonalen kudeaketara aplikatuko den esparru legala osatzen dute. 

 “Datu pertsonala” identifikatutako edo identifika daitekeen banako batekin lotuta dagoen informazio guztia da, berdin da identifikazio hori zuzenean edo zeharka egin daitekeen. Bestela esanda, beste datu-iturri desberdinekin gurutzatuz banako bat identifikatzea uzten duten datuak; adibidez, NAN zenbakia, edo pertsonarekin lotutako bestelako datu zehatzak.

 INELFE zure datuen kontrolatzailea da.

Prozesatuko diren datu pertsonalen subjektua prozesatzen ari diren datuek aipatzen duten pertsona da.

 Legeria jarraituz, datuen subjektuari sarbide-, zuzenketa-, aurkaritza-, mantentze-, mugaketa- , edo ezeztapen-eskubideak dagozkio, baita baimena ukatzeko eskubidea ere bildutako datu pertsonalei dagokienez.

 Eskubide horiek gauza daitezke mezu elektroniko bat honako helbide honetara bidaliz: INELFE, golfedegacogne@inelfe.eu

Informazio gehiago jasotzeko, kaltedunek Informatika eta Askatasunen Estatuko Batzordearen (Commission Nationale de l'Informatique et des Libertés, CNIL) webgunea ere kontsulta dezakete. Kaltedunek kexa bat aurkeztu dezakete zaintza-batzordearen aurrean, oraingo legeriak ezartzen dituen baldintzen arabera. 

 Zure datu pertsonalak bildutako xedeak betetzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira.


Konfidentzialtasun politika

Oro har, erabiltzaileak www.inelfe.eu webgunea bere burua identifikatu gabe eta berari buruzko informazio pertsonalik eman gabe bisita dezake.

Alabaina, INELFEk hainbat datu eska diezazkioke erabiltzaileari eskaera bat bideratzeko edo mezuak bidaltzeko (berripaperen kudeaketa eta hitzorduetarako gonbidapenak). INELFEk ziurtatzen du www.inelfe.eu webgunearen bidez jaso diren datu pertsonalen bilketak eta kudeaketak DBEOk eta Frantziako Informazioaren Teknologiari eta Askatasunei buruzko Legeak ezartzen dituzten baldintzak betetzen dituztela.

Inprimaki bakoitzak bere helburuetarako beharrezkoak diren datu pertsonalak edo bestelako informazioa bakarrik bilduko ditu, eta honako hau zehaztu beharko du:

-          Datuak biltzearen helburua;

-          Datuak beharrezkoak edo aukerakoak diren eskaerak kudeatzeko;

-          Datu horien kontrolatzailea;

-          Datuak nork eskura ditzakeen.

INELFEk zure datu pertsonalak kudeatzeko baimena dauka, honako legezko oinarri hauen arabera:

-          Baimena: Zure baimena eman duzu inprimaki bat betez, zure datu pertsonalen kudeaketa xede zehatz edo zenbait xede lortzeko. Baimen hori baliogabetu dezakezu edozein momentutan eskura dauzkazun baliabideen bidez.

 -          INELFEren legezko interesa: Zure datuen kudeaketa INELFEren legezko interesan, kudeaketa baimentzeko beste legezko oinarririk ez dagoenean, oinarrituta dago. Nolanahi ere, gure ahalmena aztertu dugu zure oinarrizko eskubideak eta askatasunak edozein modutan urratu ez ditzagun, INELFErekin daukazun harremanaren ondorioz sortu diren aurreikuspenak kontuan hartuta.

 INELFEren politikari jarraiki, bezeroen datuak ezin zaizkie hirugarrenei laga. INELFEk bakarrik atzitu ahal izango du erabiltzaileak emandako informazioa.

UE

Argitalpen honetan egilearen iritziak soilik islatzen dira. Europako Batzordea ez da erantzule izango argitalpen honetako informazioari eman dakiokeen ezein erabilerari dagokiolarik.

© Inelfe (INterconexión ELéctrica Francia - España), INELFE SAS. Tour Initiale, 1 terrasse Bellini TSA 41 000. 92 919 Puteaux la Défense Cedex